Izena emateko prozesua - epeope2023

 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuko plazetan izena ematea

20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriena

Aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuko plazetan izena ematea

2023tik aurrera, badago Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorrean eta Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetan egonkortzeko lan eskaintza publikoetan izena emateko prozesu berri bat.

Edozein izen emate osatzeko, NAHITAEZKOA da autobaremazio inprimaki bat betetzea. Inprimaki horretan, besteak beste, prestakuntza, hizkuntzak, esperientzia eta beste aldagai batzuk sartu beharko dira, hautagaiari oinarrizko puntuazio bat emateko.