Izen emateak - epeope2023
Izen emateak
Deialdi bakoitzaren oinarrietan kontsulta dezakezu nola eman izena. Hemen duzu EPEko prozesuak egiten dituzten erakundeen egoitza elektronikoetarako esteken zerrenda.
Arabako Foru Aldundia
Beste toki erakunde batzuk
Autobaremazio inprimakia bete ondoren, deialdi bakoitzean prozesuan onartua izateko eskabidea aurkez dezakezu. Lortutako autobaremazioaren pdf-a eta, hala badagokio, tasak ordaindu izanaren egiaztagiria erantsi behar dituzu, eta eskaera toki hauetako batean egin:
-
Aurrez aurreko eskaera: Lanpostua betetzeko deialdia egin duen erakundearen erregistro eta herritarrentzako arretarako bulegoan. (Eskaera-inprimakia Deialdien zerrenda atalean edo erakunde bakoitzaren webgunean deskarga dezakezu.).
-
Eskaera elektronikoa erakunde bakoitzaren egoitza elektronikoan. (Orrialde honen behealdean egoitza guztietarako estekak ikus ditzakezu).
-
Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehazten diren lekuetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.
Udalak