Arabako Foru Aldundian izena emateko prozesua

1. OSATU ZURE AUTOBAREMAZIOA

Bete autobaremazio inprimakia zure hautagaitza aurkeztu nahi duzun eskaintza bakoitzerako.

Autobaremazioa egin

2. IZENA EMAN ESKAINTZAN

Osatu eskaintzarako izen ematea Enplegu Publikoaren Atarian.

Izen emateak

 

3. ORDAINDU TASAK

Beharrezkoa izanez gero, dagokion tasa ordaindu beharko duzu deialdian parte hartzeko.

Deialdien zerrenda

 

 

Egin urrats hauek

Egin urrats hauek

Bete zure autobaremazio inprimakia

Inprimaki horretan, zein eskaintzatara aurkeztu nahi duzun adierazi behar duzu, bai eta zenbait alderdiri buruz duzun maila ere, hala nola hizkuntzei, prestakuntzari, esperientziari eta abarri buruz. Bete ondoren, hautaketa prozesu horretarako lortutako puntuazioarekin egiaztatutako PDF bat emango dizu sistemak.

Horrez gain, zenbait gaitasun osatuz (hizkuntzak edo prestakuntza, adibidez) zenbat puntu lor ditzakezun simulatzeko ere balio dezake.

 

 

autobaremazioa

 

AUTOBAREMAZIOA OSATU

 

 

Egin urrats hauek

Eman izena eskaintzan

Eman izena Arabako Foru Aldundiaren Enplegu Publikoaren Atarian argitaratutako eskaintzan.  Izena emateko prozesuan, autobaremazio dokumentuaren bidalketa zenbakia adierazi beharko duzu. 

 

 

 

 

izena eman

 

IZENA EMAN

 

 

Egin urrats hauek

Ordaindu tasak

Baliteke zure hautagaitza aurkeztu nahi duzun eskaintzarako tasa batzuk ordaindu behar izatea. Informazio hori deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan aurkituko duzu.

Araudia

  • Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • 30/1984 Legea, abuztuaren 2koa, Funtzio Publikoa Erreformatzeko Neurriei buruzkoa.

  • 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.

  • 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko presako neurriena.

  • 7/2021 Legea, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoena eta eskalena, Euskadiko toki administrazioei aplikatzekoa den heinean.

  • Osagarri gisa, Estatuko Administrazio Orokorraren zerbitzura diharduten langileen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionario zibilen lanbide sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorra, martxoaren 10eko 364/1995 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

  • 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena.

  • 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena.

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

  • 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakume eta Gizonen Benetako Berdintasunarena.

  • 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako.

  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

  • 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiak eta dokumentuak babesteko euskal bulegoa sortzearena.

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa.

  • Toki araubidearen arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia.

  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.